Zubimusu Ikastola

Azken egun eta asteetan bizitzen ari garen egoerak zenbait hausnarketa egitera eraman gaitu, eta mezu honen bidez jakinarazi nahi dugu horrenbeste ilusiorekin eta gogorekin urriaren 4rako prestatzen ari ginen Kilometroak jaia ez dela egingo. Kilometroak jaiaren ordezkoa izango den egitarau xumeago bat prestatzeari ekingo diogu.

Koronabirusak eragindako egoera bereziak oztopatu egin du Kilometroak 20 abestia, orain artean bezala, jendaurrean eta kalean aurkeztea; ikaslez, irakaslez, gurasoz nahiz euskaltzalez inguratuta… Baina teknologia berrien abantailak baliatuta, lau haizetara zabaldu da kantua maiatzaren 29an.

Kilometroak 20 festa nagusia urrian izango bada ere, ikastola buru-belarri ari da urte osorako ekintzak antolatzen. Ekintza horietako bat Kilometroak txikia jaia izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, eskualdea girotzen hasteko.

Noiz gure herrian?

Kilometroak, Kilometroak jaia, urtero Gipuzkoako herri ezberdinetan, urtero bailara ezberdinetan. Noiz gurean, noiz gure herrietan? Askotan buruan izan dugun galdera, erronka handia, baina orain arte inoiz burutzeko aukerarik izan ez duguna.

RSS - Zubimusu Ikastola-era harpidetu