Villabona

Kilometroak 20 festa nagusia urrian izango bada ere, ikastola buru-belarri ari da urte osorako ekintzak antolatzen. Ekintza horietako bat Kilometroak txikia jaia izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, eskualdea girotzen hasteko.

Zubimusu ikastolak erronka jaurti du: zaudeten tokian zaudetela, atera argazki bat 2020ko kilometroak-eko arropak edota osagarriak soinean dituzuela edo grabatu bideo bat “Korri, punpa, ttak” esanez, pilota jaurtitzen ariko bazinete bezala. Zabaldu irudiak sare sozialetan ##KMKIbiltaria eta #KorriPunpaTtak hastag-ak erabilita eta @kilometroak aipatuta.

Gabonetako opariak prestatzen ari zara, eta ideia bila zabiltza? Kilometroak dendan adin guztietako jendearentzako moduko arropak eta osagarriak ditugu aukeran. Gainera, aste honetan eta hurrengoan (abenduaren 9tik 20ra), 16:30ean zabalduko dugu denda, 20:00ak arte, erosketak lasai-lasai egin ditzazun.

RSS - Villabona-era harpidetu