Kilometroak
-
- Irakurri gehiago ZUBIMUSU, GBT-KO FINALEAN-i buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Bihar, abenduak 14, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Illunbeko tabernen kudeaketa bideratuko du Zubimusu ikastolak, 2020ko Kilometroak jaiari oihartzuna eman eta sos batzuk lortzeko asmoz.
-
- Irakurri gehiago ORDUTEGI BERRIA DENDAN-i buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Gabonetako opariak prestatzen ari zara, eta ideia bila zabiltza? Kilometroak dendan adin guztietako jendearentzako moduko arropak eta osagarriak ditugu aukeran. Gainera, aste honetan eta hurrengoan (abenduaren 9tik 20ra), 16:30ean zabalduko dugu denda, 20:00ak arte, erosketak lasai-lasai egin ditzazun.
-
- Irakurri gehiago DENDA PREST-i buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Ilusioz eta auzolanean eraberritu eta atondutako Kilometroak 2020ko dendak datorren azaroaren 18an zabalduko ditu ateak. Dendaren inaugurazio-ekitaldia, berriz, azaroaren 21ean egingo da, ostegunean. Villabonako Antzin kalean dago kokatuta.
-
- Irakurri gehiago JAIALDI TXIKIAK-i buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Abian da Kilometroak jaiaren eredu berria. Hemendik aurrera, bi jaialdi-mota egingo dira urtean: Jaialdi txikiak, eskualde mailakoak eta Gipuzkoako ikastolen laguntzaz antolatutakoak; eta herrialde mailako jaialdia, aurten “eraldaketarako hazi berria” goiburupean.
-
- Irakurri gehiago BATZORDEAK LANEAN-i buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Kilometroak 2020ko batzordeak buru-belarri ari dira lanean. Aurten bost batzorde osatu dira: Ikuskizunak, azpiegiturak, komunikazioa, ekinjolasjai eta ekonomia. Parte hartu atalean duzue batzordeei buruzko informazio gehiago.
-
- Irakurri gehiago AURKEZPEN EKITALDIA-i buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
‘Korri, punpa, ttak’ leloa eta jaiaren logotipoa ezagutarazi dira azaroaren 15ean, Villabonako Olaederra kiroldegian burutu den aurkezpen-jaialdian. Baita Pauxa maskota ere, irailera bitarte, sarritan batean eta bestean hegaka nola jauzika ikusiko duguna.
