Ostiralean, urtarrilak 31, arratsaldeko 17:30ean, Kilometroak dendaren aurrealdean, lau pilotari hauen bisitaz gozatzeko aukera izango dugu: Ander Imaz, Iñaki Artola, Anne Maiza eta Iker Irribarria. Zubimusuko ikasleek prestatu dituzten galderekin mahai ingurua egingo da eta bi kamiseta eta bi pilota ere zozkatuko dira.