Mendimetroak

rural kutxa

Zertan datza MENDIMETROAK? Azken lau urteetan Gipuzkoako Ikastola guztiok, ikastola bakoitzak bere inguruan, txango bat antolatu dugu mendira. Bakoitzak bere ikastolaren inguruan gauzatutako ekimen honen bidez, gure kolektiboa osatzen duen komunitatea indartu nahi izan dugu. Ez da tontorrik behar! Ikastola bakoitzak erabakitzen du erreka batera, baso batera, zelai batera edota mendiak eskaintzen duen edozein ingurutara joatea.

Honekin batera, iaz Zarautzen antolatu zen Kilometroak jaiaren testuinguruan, ekimen berri bat jarri zen martxan: gure inguru eta bazterrak ezagutarazteko mendi-txangoen proposamenak. Aurten ere eutsi diogu ekimenari eta adin ezberdinetako haur eta gazteentzako (HH, LH, DBH) zenbait txango prestatu ditugu.

Bakoitzak gai batekin du lotura.Ibilbide hauek guztiak lasai eta taldean, lagunekin edo familian egiteko prestatuta daude. Mendiari, gure historiari, izaerari eta nortasunarekin guztiz lotuta dagoelako, ezin diogu bizkarra eman. Goazen gure gazteekin mendira eta ikas dezagun espazio horietaz gozatzen.