Parte hartu

   


Harremanetarako

Giza Baliabideetako batzordearekin harremanetan jartzeko:
kmk19gizabaliabideak@zarauzkoikastola .net

 

OSATU BEHARREKO LANTALDEAK

Komunikazioa

Kilometroak 2019ko komunikazio-ildoa oinarri hartuta, komunikazio-lantaldearen eginkizun nagusiak komunikazio-plan eraginkor bat garatzea eta urtean zehar antolatzen diren ekintzei nahiz 2019ko urriaren 6an ospatuko den Kilometroak jaiari ahalik eta oihartzunik handiena ematea izango dira.

Besteak beste, honako azpibatzorde hauek osatzea aurreikusten da:
   - Irudigileak
   - 
Sare sozialak eta webgunea
   - Prentsa-bulegoa
   - "Pegada" taldea
   - Diseinatzaileak

    

Osasuna

Osasun-lantaldearen eginkizun nagusia urtean zehar nahiz Kilometroak 2019ko egunean antolatzen diren ekintzetarako larrialdi-plan bat egitea eta gauzatzea izango da, baita plangintza horren beharrei erantzutea ere (botikinak prestatu, materiala bildu…).

Osasun-zerbitzuekin harremanetan egotea ere ezinbestekoa izango da. Ikastolen elkarteko teknikari aditu baten laguntza izango du lantalde honek.

    

Zirkuitua

Kilometroak egunaren ibilbidea diseinatzea dagokio lantalde honi. Ikastolen Elkartean lan egiten duen teknikari aditu baten laguntza izango du lantalde honek ere bere eginkizuna modu eraginkorrean gauzatzen laguntzeko.

    

Muntaketa

Muntaketa-lantaldearen zeregin nagusia Kilometroak 2019ko eguna gauzatu ahal izateko azpiegitura guztia prest edukitzea izango da, egin beharreko muntaketa-lan guztiak eginez: oholtzak, karpak, mostradoreak, kableen azpiegiturak, etab.

    

Prebentzioa

Prebentzio-lantaldearen helburu nagusia, alkoholaren kontsumo arduratsua sustatzeaz gain, gazte adingabeak edaten hasten direneko adina atzeratzea da.

Helburu horiek lortze aldera, herriko saltokien, tabernarien eta eragileen konpromisoa, partaidetza aktiboa eta sentsibilizazioa jorratzeaz arduratuko da. Kilometroak 2019ko egunean ere, hainbat prebentzio-neurri martxan jartzeaz eta neurri horiek kudeatzeaz arduratuko da.

Ikuskizunak

Lantalde honen eginkizun nagusiak bi zutarritan banatzen dira: batetik, urtean zehar ekimenak antolatzea Kilometroak 2019ko komunikazio-ildoaren baitako helburuak eta balioak sustatuz, eta haien garapenerako beharrezkoak diren kudeaketaz arduratzea; eta, bestetik, Kilometroak 2019ko eguneko egitaraua prestatzea eta haren baitako ekintzen antolaketa-lanak gauzatzea.

argazkia

    

Giza baliabideak

Lantalde honen eginkizun nagusia Kilometroak 2019 antolatzen laguntzeko izena ematen duten boluntarioen sarea kudeatzea eta sare horri jarraipen zehatza egitea izango da.

Lantaldeek dituzten beharren arabera, jendea lan batera edo bestera bideratzeaz gain, Kilometroak 2019ko egunean lan egingo duen boluntario-sarea osatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da.

    

Trafikoa / Segurtasuna

Lantalde honen eginkizun nagusia herrian izango diren sartu/iritsi eta irten/itzuli operazioak egiteko modurik egokienak antolatzea izango da, eta, horretarako, trafiko-plangintza bat garatu beharko du. Lantalde honek gaian aditua den Ikastolen Elkarteko teknikari baten laguntza izango du.

argazkia

    

Txosnak

Kilometroak 2019ko egunean jan-edan zerbitzua ahalik eta egoki eta txukunena eskaintzea izango da lantalde honen eginkizun nagusia. Bestetik, baliteke urtean zehar ikuskizunen lantaldetik antolatzen diren ekintzetan lantalde honen parte-hartzea beharrezkoa izatea.

Egunari dagokionez, txosnen kudeaketaz gain, hainbat posturen antolaketaz eta kudeaketaz arduratuko da.

    

Erronka

Kilometroak jaia gune ludikoa da, baina parte-hartzea pasiboa izaten da maiz. Gazteek Kilometroak jaian parte hartzeko beste aukera bat izan dezaten, Kilometroak egun osoan zehar DBH 3 eta 4ko ikasleentzako jolas eta jokoak antolatzen dira.

Hasiera batean Erronka ekimena Gipuzkoan martxan jarri bazen ere, gaur egun lurralde guztietako Ikastolen jaietan antolatzen da. Azken urteetan badira urtean zehar gauzatzen diren beste hiru ekimen: Nazio topaketa, Mendimetroak eta Ziklometroak. Erronka-lantaldearen eginkizun nagusia ekimen eta ekintza horiek antolatzeaz eta kudeatzeaz arduratzea izango da.

Ekonomia

Ekonomia-lantaldearen helburua antolatzen ditugun ekintzekin ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzea da. Eginkizun nagusia, berriz, Kilometroak antolatzeko beharrekoa den lan administratiboa ahalik eta txukunen garatzea izango litzateke: gastuen eta diru-sarreren jarraipena,...

...fakturak, kontabilitatea, Kilometroak jaian behar diren asegurantzen azterketa egitea eta gauzatzea, Kilometroak eguneko plangintza ekonomikoa prestatzea eta gauzatzea: diru-trukea, sarrerak, diru-bilketa eta kontaketa… Lantalde honek hainbat azpibatzorde hartzen ditu barnean: Gure zozketa Arropa-salmenta Tonbola ...

    

Jasangarritasuna eta garbitasuna

Jasangarritasun- eta garbitasun-lantaldearen helburu nagusia Kilometroak jaiaren mailako makrojai batek sortzen duen lorratz ekologikoa ahalik eta gehiena murriztea izango da.

Gauzatu beharreko eginkizunen artean, hauek izango lirateke aipagarrienak: urtean zehar antolatzen diren ekintzetan jasangarritasun-irizpidea bermatzeko neurriak hartzea eta txukuntasunaz arduratzea, Kilometroak egunean birziklatze-kanpaina aurrera ateratzea eta sortzen den zaborra biltzea, inguruak garbi mantentzea, etab.

    

Arropa

Lantalde honen helburu nagusia arroparen salmentaren bidez ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzea da. Zenbait azpibatzordek osatuko dute: Erosketa-taldea Denda Biltegia Irteerak Ikastolen Elkarteko arropa-salmentako arduradunak parte hartuko du lantalde honetan.

    

Feminismoa

Lantalde honetan, lehenik eta behin, Kilometroak 2019an sustatu nahi dugun jai-ereduaren inguruko hausnarketa eta lanketari helduko zaio ikuspegi feminista batetik.

Hausnarketa horretan ateratako ondorioak herriko eragile feministekin kontrastatu, ekarpenak jaso, eta Kilometroak 2019 festaren antolakuntzan ikuspegi feminista txertatzeko beharrezkoak diren neurriak, ekintzak, eta abar garatzeko lanketari eutsiko dio.

    

Protokoloa

Lantalde honen helburu nagusia erakundeen artean Kilometroak 2019ko irudia modu egokian zabaltzea izango da, eta horretarako erakundeekin izan beharreko harremanak bideratzea. Gaian aditua den Ikastolen Elkarteko teknikari batek parte hartuko du lantalde honetan.

argazkia