Logoa eta leloa

  
Ni-ak hi-a behar du izateko, eta hi-ak ere bai ni-a. Ni-ak eta hi-ak, halaber, hura behar dute izateko. Elkarrekin gaudelako gara. Norbanakoaren errespetuan eta bestearen aitortzan oinarrituta, elkarren artean egin, sortu eta eraiki dugula eta eraikiko dugula azaldu nahi dugu.

 

Logotipoa erabat lotua dago leloari, mezuari: ni-a da urdina, Zarautz; hi-a da berdea, ikastola; hura da morea, feminista. Balio horiek zeharkatzen gaituzte egunero: Euskal Herria, euskarazko kalitatezko hezkuntza, berdinzalea eta inklusiboa. Oinarriak ipar, baina ainguratu gabe, mugimenduan gabiltza. Norbanako bakoitza mundu bat da, baina elkarren artean arituz, auzolanean, elkarlanean munduratzen gara.