Iritzi artikuluak

Mikel Egibar
2020-09-26

“Izena duena bada” esan ohi da. Korri, punpa, ttak! izan da aurtengo leloa. Zubimusu ikastola izan da horren sortzailea eta antolatzailea, eta bere ideiak eta jarduerak Amasa-Villabona eta Zizurkilen sortu eta Gipuzkoako lurraldera lorautseztatu dira. Ez al zaizu iruditzen, irakurle maitea, izen asko daudela Kilometrorik izan ez dela esateko?

Arropa batzordea
2020-08-21

Uda ezohikoa izaten ari da guztiontzat COVIDa dela eta. Baina gure komunitateko kide batzuentzat are ezohikoagoa izaten ari da, jo eta ke lanean ari baitira egunero, postuetan arroparik falta ez dadin eta salmentek arrakasta izan dezaten. Gure eskerrik beroena, beraz, postuan egon diren guztiei eta, bereziki, isilpean, hain beharrezkoa den ezkutuko lana egiten aritu zareten guztioi.

Beñat Ezeiza eta Aitor Zabala
2020-07-15

Kilometroak jaiaren baitan, DBH3 eta 4 mailetako gazteentzako Erronka izeneko ekimen berezia antolatu da azken urte hauetan. Jaia bera bizitzen ari den eredu berrirako berrikuntza prozesuan, Erronka ere norabide berrira egokitzen saiatu gara, oinarrian dagoen helburuari eutsiz: ikastoletako gazteen arteko harremana bultzatzea, giro euskaldun eta alaian. Berrikuntza honen emaitza da Euskarajolas ekimena.

Mikel Ugarte eta Nekane Artola
2020-06-12

Kilometroak bizi bizirik dago! Gipuzkoako 29 ikastolok gure herriko plazetan sortu den hutsunea aipatutako edukiz betetzeko konpromisoa dugula adierazteaz gain, urriaren 4an Amasa-Villabona eta Zizurkilen ospatuko dugun Kilometroak jaian gurekin bat egiteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Ana Santamaria
2020-05-21

Hamabost egunetarako izango omen zen hasiera batean eta momentu hartan jasotakoarekin ekin genion planifikazioari. Ez zen erraza izango planifikazioa; gure ikasle guztiak, baliabideak, kasuistikak… baita gure ildo pedagogikoa ere, denak hartu behar kontuan, egiten duguna zentzuz egin behar baita. Ekin genion lanari, egunerokotasunak erakutsi zigun eta erakusten digu moldaketak, aldaketak… egin behar direla maiz, egokitzapenak egin behar direla.

Ainhoa Arozena Gabirondo
2020-04-16

Euskarak batzen gaitu, bai. Eta beste hainbat ezaugarrik bezalaxe, une berezi hauetan, baita koronabirusak ere. Ondorio latz eta tamalgarriagoen ondoan, hamaika ekimen bere horretan uztea eta beste hainbaten antolakuntza-erritmoa moteltzea ekarri du ditxosozko birusak. Egoera horretan da une honetan Kilometroak ekimena bera ere: ohiko lan-dinamika etenda, baina inondik ere ez geratuta.

Orriak