Amasa - Villabona | Zizurkil

Nabarmendua

Koronabirusak eragindako egoera bereziak oztopatu egin du Kilometroak 20 abestia, orain artean bezala, jendaurrean eta kalean aurkeztea; ikaslez, irakaslez, gurasoz nahiz euskaltzalez inguratuta… Baina teknologia berrien abantailak baliatuta, lau haizetara zabaldu da kantua maiatzaren 29an.

Albisteak

Iragan maiatzaren 15ean Herri Urratsek egin bezala, Ibilaldiak ere ekitaldi berezi bat egingo du igande honetan, maiatzaren 31n, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia ospatu behar zen egunean. Jakina den moduan, aurtengo Ibilaldua urrira atzeratu da, baina aurreikusita zegoen eguneean ere zerbait berezia egin behar zutela erabaki zuten.

Denok dakigu Kilometroak proiektuan abestiak eta bideoklipak garrantzi handia dutela, eta horregatik, aurkezpen-ekitaldi berezi bat egiten dela horiek plazaratzeko. Aurten, aurkezpen hori apirilaren amaieran egiteko asmoa genuen, baina, bizi dugun egoerak hala bultzatuta, ezin izan dugu halakorik egin. Bideoklipa oraindik ez dugu prest, baina abestia bukatuta dugu, eta Kilometroak proiektua bizirik dagoen adierazgarri, abestia plazaratzea erabaki dugu. Noiz? Ostiralean, hilak 29. 12:00etan aurkezpen bideoa zabalduko dugu eta 12:15etan abestia, hurrengo plataforma hauetan: Facebook, Instagram, Twiter, Youtube, Soundcloud eta kilometroak.eus webgunean.

Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin genituela iragarri genuen, eta hurrengo asteetan berauek udazkenean egiteko aukera aztertu eta datak bilatuko genituela. Horretan aritu gara asteotan, jai guztiok elkarlanean, daten egokitasuna ikusten, jarritako helburuak bete ahal diren aztertzen, udazkenean ospakizunak egin ahalko diren aurreikusten… faktore horiek eta beste zenbait aztertu eta gero, udazkenean ikastolen aldeko jaiak ospatzea erabaki dugu.

  • Tanta ekimena denda
  • kilometroak bidea

babesleak

Babesleak