TANTAREN ZOZKETA URRIAREN 21EAN

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena. TANTA ekimenean txartelak jarri dira herritarren esku. Herritarrek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko. Ekarpen horri esker, ikastolek gure proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasoko dute.

Bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei itzultzeko, 60.000 euroko sariaren zozketa ekainean egitea aurreikusita zegoen. Baina Covid19 birusaren pandemia dela-eta, azkenik urriaren 21ean egingo da, notario aurrean.