SORPRESAK KILOMETROAK DENDAN

Kilometroak 20ko denda sorpresa berriekin datorkigu. Horri lotuta, bada gogoan hartu beharreko data bat: urtarrilak 31, arratsaldea.

Egun horretan, Kilometroak 20ko dendara etorriko diren hainbat bisitarik bi opari ekarriko dituzte. Bi opari horiek egun horretan bertan zozkatuko dira: hain zuzen ere, zozketa-txartelak eskuratu dituztenen artean.

Baina nola lortu zozketa-txartel horiek? Kilometroak 20ko dendan erosketa eginda; zehazki esateko, 20 euroko balioa duen erosketa bakoitzeko, zozketarako txartel bat eskuratzeko aukera izango da.  Lehen sorpresa gisa esan dezakegu zozketa-txartel horiek eskuragarri daudela dagoeneko. 

Urtarrilaren 31ko sorpresa nagusiari buruzko xehetasunak, berriz, tantaka-tantaka jakinaraziko dira. Beraz, ez izan zalantzarik eta hurbildu dendara, denon artean Kilometroetako pilotari eragiten jarraitzeko: “korri, punpa, ttak”.