Gure zozketako zenbaki saritua 54942 da

Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolaren oharra:

Gure zozketako zenbaki saritua 54942 da. 60.000 euroko saria irabazi du. Sariduna pasa dadila Zarauzko ikastolako idazkaritzatik. Azaroaren 8an, arratsaldeko 17:00etan amaitzen da saria jasotzeko epea. Ordurako sariduna agertuko ez balitz, ordezko zenbakia honako hau da: 23146. Azaroaren 11n, 09:00etatik aurrera idazkaritzan jaso ahal izango luke saria, beste hilabeteko epean; abenduaren 11ra arte, alegia. Zorionak!

Bestetik, 01911 zenbakiak irabazi du Costa Douradarako egonaldia, Eroskiren eskutik. Urriaren 21 arte du saria jasotzeko aukera. Agertuko ez balitz, ordezko zenbakia hauxe da: 11253. Bigarren zenbakiak urriaren 21etik 28 arteko epea dauka. Zorionak!