Zarauzko Udalak kilometroetako ordezkaritza hartu du

Zarauzko Udalak Salbatore Mitxelena ikastolako lehendakaria eta zuzendaria hartu ditu udaletxean. Xabier Txurruka alkatea, Iñigo Ameztoi ikastolako lehendakariarekin eta Belen Murua zuzendariarekin elkartu da, bilera labur eta adeitsuan. Urriaren 6an izango da ikastolen festa handia Zarautzen, baina urte osoan hainbat ekimen eta jarduera antolatu dira, eta guztietarako ezinbestekoa izan da Udalaren babesa eta teknikariekin elkarlana. Ikastolako ordezkariek, kilometroetako antolakuntzaren izenean, Udalari eskertu egin diote urte osoan izandako jarrera eta elkarlanerako erakutsitako prestasuna. Txurrukak adierazi du urriaren 6an festan izango dela, eta parte hartzeko gonbita luzatu du.

'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura!' lelopean ospatuko da Kilometroak, eta euskarak eta festa-giroak hartuko dute Zarautz.