Udalbiltzak kilometroetako ordezkaritza hartu du

Jabi Asurmendi Arakaldoko alkateak eta Udalbiltzako kideak kilometroetako ordezkaritza hartu du. Belen Murua Zarauzko Salbatore Mitxelenako zuzendaria, Iñigo Ameztoi lehendakaria eta Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria joan dira kilometroen izenean Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera. Kilometroei buruzko informazioa helarazi diote Asurmendiri, bilera labur eta adeitsuan.

Urriaren 6rako deia egin dute. ‘Ni, Hi, Hura... ikastola mundura!’ lelopean ospatuko da euskararen aldeko festa, Zarautzen.