Ziklometroekin pasatu dute lekukoa, Kilometroetarako deia eginez

Ziklometroak egin dute ikastolako zenbait lagunek. Zarauztik abiatu ziren goizeko 09:00etan Azpeitia aldera. Hango ikastolan guraso talde bat zuten zain. Azpeitira lekukoa pasatu, eta Tolosarainoko bidea egin zuten. Errezilgo aldapa ez da leuna, baina Zarauzkoek ere eutsi zioten erronkari eta Tolosaraino iritsi ziren. Han zain zituzten haur, gazte eta gurasoak. Laskoraingo ikastolak Irurara eraman zuen lekukoa. Handik Villabonara, eta Usurbil eta Orio zeharkatuz iritsi ziren berriz ere Zarautzera. Giro ezin hobean, ikastolak lotu eta kilometroetarako deia egin zuten.

Urriaren 6an da hurrengo hitzordua, Zarautzen, kilometroetan. 'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura!' lelopean ospatuko da.