Batzar Nagusietako lehendakaria kilometroekin

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak, Xabier Ezeizabarrenak, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako eta kilometroetako ordezkaritza hartu du Batzar Nagusietan, bere bulegoan. Iñigo Ameztoi ikastolako lehendakaria, Belen Murua zuzendaria, Nekane Artola Kiometroak kultur elkarteko lehendakaria eta Igor Elortza kilometroetako ordezkaria izan dira Donostian. Urriaren 6an izango da kilometroak Zarautzen, 'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura!' lelopean. Egunari buruzko informazioa eman diote batzar nagusietako lehendakariari, eta hark babesa agertu die.