Gipuzkoako ahaldun nagusiak kilometroetako ordezkaritza hartu du

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak Kilometroetako antolatzaileak hartu dituzte, Diputazioan. Zarauzko ikastolako lehendakaria, Iñigo Ameztoi, eta zuzendaria, Belen Murua, eta Kilometroak kultur elkarteko lehendakaria, Nekane Artola eta elkarteko lankidea, Igor Elortza joan dira ikastolaren izenean.

Zarauzko ikastolako eta kilometroetako ordezkariek helarazi diete kilometroak antolatzeko erronkari ilusioz heldu diotela, eta urte osoa lanean eman ondoren, egun handirako prestaketak amaitzen ari direla. Informazio orokorra eman eta Zarautzera etortzeko gonbidapena luzatu diete.

'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura!' lelopean ospatuko da euskararen aldeko festa, urriaren 6an, Zarautzen.