Pagoetarako deia ekainaren 2an

Pagoeta da zarauztarren tontor kuttuna. Harako hitzordua dago ekainaren 2rako. Ikastolak ere bat egiten du Pagoeta Mendizale Elkarteak egindako deiarekin, eta mendimetroak ekimenarekin uztartzen du. Bi deialdi daude: taldean igo nahi izatera, 10:00etan Sarobe-berrin (Saberrin) dago hitzordua jarrita. Taldeko argazkia, berriz, 12:30ean aterako da, gurutzean.

Mendizaletasuna erabat txertatua egon da euskaldunekin, eta ildo horretan sortu zen mendimetroak ekimena. Ekainaren 2an, ikastola guztiek, bakoitzak bere herriko tontor edo toki ezagun baterako ibilbidea proposatuko du, lehiatik urrun, kirola beste era batetara egiteko proposamen bat da funtsean. 

Urriaren 6an da kilometroen egun handia Zarautzen, Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! lelopean urtea borobilduko duena. Azaroan aurkezpena egin zenetik, mugarrika gerturatuz doa urriaren 6ra. Beste mugarri bat jartzeko eguna da ekainaren 2an. Zatoz Pagoetara!

Argazkia: Lorentxo Portularrume