Albisteak

Urriaren 6an, Kilometroen egitarauaren baitan Zarauzko Skasti musika-taldea entzuteko aukera izango da. Taldeak lotura handia du Zarauzko Ikastolarekin: taldekide asko bertako ikasle izandakoak dira, eta bakarren bat irakasle ere izan da bertan. “Energiaz beteriko kontzertua” eskaintzeko lanean ari direla adierazi digute.

Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Belen Murua Zarauzko ikastolako zuzendaria eta Iñigo Ameztoi lehendakaria elkartu dira. Ikastolak Udalari eskertu dio urte osoan udalak izandako jarrera lagungarria eta emandako babesa, eta urriaren 6ko festarako elkarlana berretsi dute

Kilometroetako lantaldeetako arduradunek alkohol eta droga kontsumoaren prebentziorako formakuntza jaso dute, Agipaden eskutik. Helburua da nerabeak eta gazteak kontsumo arduragabeen ondorioez ohartaraztea

Kilometroei buruzko informazioa partekatu dute Jabi Asurmendi Udalbiltzako ordezkariarekin

Ziklometroek eman diote bira Gipuzkoari. Kilometroen lekukoa ikastolaz ikastola pasatu, eta kilometroetarako deia egitea izan du helburu

Kilometroetako ordezkaritza zabala hartu du Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak, kilometroei babesa agertzeko

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak Kilometroetako antolatzaileak hartu dituzte, Diputazioan. Zarauzko ikastolako eta kilometroetako ordezkariek helarazi diete Salbatore Mitxelena ikastola herritik sortu zela, euskaraz ikasi ezin garaian, eta geroztik euskararazko hezkuntzan akuilu lana egin dela, beti aitzindaritzaren lema hartuta.

Euskal Herriko eskubaloi topaketa ospatu da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, kilometroen alde. Herriko taldeez gain, Orio, Usurbil, Urduliz, Burlata, Barakaldo eta Donibane Garaziko taldeek jokatu dute. Anaitasuna-Bidasoa lagun arteko partidarekin amaitu da. Asobal Liga hasterako lagun arteko azken partida zuten. Parekidetasuna, inklusioa eta kiroltasuna gailendu dira, giro bikainean.

Euskal Herriko eskubaloi topaketa aurkeztu dute Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian. Larunbatean izango da, abuztuaren 31n. Euskara, harrobia eta kirola bat eginda izango dira egun osoko topaketan. Irisarri-Aiala eta Anaitasuna-Bidasoak emango diote amaiera topaketari, eta Gurutz Aginagalde Bidasoako lehendakariak esan du ‘dena ematera’ etorriko direla. Goizetik giro ona, jana, edana, zozketak eta sorpresak ez dira faltako.

Orriak